Frankismo soziologiko Francisco Francoren ondorengo espainiar gizarteak gaurdaino mantendutako ezaugarri sozial frankistak adierazten dituen esapidea da.[1]
Ezaugarri anakroniko hauek ez dira ekonomikoki, sozialki eta politikoki garatutako gizarte moderno batenak, baizik eta industriaurreko gizarte batenak. Diktaduran jasandako errepresio-politikak, Espainiako Gerra Zibilaren errepikapenaren beldurrak edo garapen-plan ekonomikoen eraginak frankismo soziologikoa sortu eta bultzatu zuten. Diktaduran, gehiengo sozialak- tartean hasieran frankismoaren alde egin zutenek- kontserbazio eta biziraupen aldeko jarrera izan zuen, autoritateari era konformista batean makurtzen.[2] José Luis López Arangurenen esanetan, "frankismoa, hasieran sistema politiko bat izanda, espainiarrentzat bizimodu bilakatu zen"[3]
Espainiako trantsizioaren ondoren, espainiar gizartearen talde batzuk jarrera honi eutsi zioten, adibidez eskuin-muturrak azaroaren 20aren inguruan manifestazioak antolatutuz.[4]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search